kutxasocial.net La obra social de kutxa en Internet Kutxaren gizarte ekintzaren atariko horrialde nagusirako esteka zugandik zugana

Bilatu

Estas en:

  • Azala
  • Dibulgazio-jardunaldiak

Hauxe Da Gure Eskaintza

Nagusiak

Dibulgazio-jardunaldiak Erretiratuen Elkarteetan

Aurten ere, kutxako Gizarte Ekintzak, Dibulgaziozko eta prestakuntzako jardunaldiak antolatu ditu adinekoentzat.

Eskaera datak: 2010eko otsailaren 16tik 26ra.


Interes orokorreko eta osasun alorreko gaietan prestatzeko eta horiei buruzko informazioa emateko kutxak 2010ean jardunaldi batzuk antolatuko ditu Gipuzkoako Erretiratuen Elkarte guztientzat, jardunaldiak doakoak izango dira eta horietan gaur egungo gaiak aztertu eta gure bizimodurako osasungarriak diren ohiturak eta praktikak ezarri nahi dira.

Gehienez hiru jardunalditarako eskaera egin ahal izango da, 2010eko otsailaren 16tik 26ra.

Gerora telefonoz egiaztatuko dira ordutegia eta eskatu diren egunak.

Erretiratuen elkartearen ardura izango da:

  • Gardenkien proiektorea erabili behar baldin bada, horien ardura izango da ekartzea.
  • Jarduera hasi baino 15 egun lehenago publizitatea jasotzea aurrez adostutako kutxaren bulegoan.
  • Dibulgaziozko Jardunaldien berri emateko kutxak emango duen publizitatea egitea.
Komunikazioa eta laguntasuna, bizitza osasuntsurako giltzarri
HELBURUAK:

Gure inguruko pertsonekin, bikotearekin, lagunekin, bizilagunekin edo entitateekin komunikatzeko eta gizarte-harremanak egiteko gaitasunak hobetzea, gizartean modu egokian eta atsegingarrian moldatzen jakiteko.

IRAUPENA: Ordu eta erdiko jardunaldia.

BALDINTZAK: Aurretiazko baldintzarik gabe

METODOLOGIA:

Jardunaldiko edukiak modu erraz, atsegin eta erabilgarri batean aurkeztuko dira, ikusizko euskarri egokiak erabiliz. Eztabaidarako xedatutako atalean, parte-hartzaileek egiten dituzten galdera zehatzei egoki erantzuten ahaleginduko gara.

HEZIKETA GUNEAK
  • Gizarte-harremanak osasunaren eta ongizatearen iturri
  • Komunikazioa. Harreman atsegingarrietarako bidea
  • Komunikazio motak: ahozkoa eta ez-ahozkoa
  • Komunikazio-estiloak: pasiboa, asertiboa, dominatzailea. Zein da zurea?
  • Asertibitatea. Definizioa.
  • Gure adierazpen-eskubideak ezagutzea.
  • Komunikazio-gaitasun desberdinak: enpatia, entzuketa aktiboa.
  • Komunikazioa hobetzeko teknikak: “nik” mezuak erabiltzea, kritikak nola egin eta abar.
  • Gizarte-gaitasunak: kritikak nola egin eta nola onartu, ezetz esan, mesede bat eskatu eta abar.
“Etxean sutatik babeste zaitez”
HELBURUAK:
  • Zer egin sute baten aurrean
  • Nola deitu Larrialdi Zerbitzuari
  • Fitxa betetzea (telefono garrantzitsuenak)

IRAUPENA: Ordu eta erdiko jardunaldia.

BALDINTZAK: Aurretiazko baldintzarik gabe

METODOLOGIA:

Jardunaldiko edukiak modu erraz, atsegin eta erabilgarri batean aurkeztuko dira, ikusizko euskarri egokiak erabiliz. Eztabaidarako xedatutako atalean, parte-hartzaileek egiten dituzten galdera zehatzei egoki erantzuten ahaleginduko gara.

HEZIKETA GUNEAK
  • Edukiak azaltzea
  • Azalpen-bideoak ikustea
  • Aretoan laborategi txiki bat prestatzea
  • Su-itzalgailuen modelo desberdinak aurkeztea
  • Ke-detektagailuen funtzionamendua eta abantailak
  • Etxeko istripuak gertatzen direnerako orientabideak
Bakarrik bizitzea, bizikidetzaren alternatibak
HELBURUAK:

Alternatiba desberdinei buruzko informazioa eta orientabideak eskaintzea nork bere burua zaindu dezala sustatzeko eta prebentzio-lan bat egiteko, ahal den neurrian bakardade eta depresiozko egoerak eragoztearren.

IRAUPENA: Ordu eta erdiko jardunaldia.

BALDINTZAK: Aurretiazko baldintzarik gabe

METODOLOGIA:

Jardunaldiko edukiak modu erraz, atsegin eta erabilgarri batean aurkeztuko dira, ikusizko euskarri egokiak erabiliz. Eztabaidarako xedatutako atalean, parte-hartzaileek egiten dituzten galdera zehatzei egoki erantzuten ahaleginduko gara.

HEZIKETA-GUNEAK
  • Bakarrik egotea ez da gaixo egotea
  • Adinaren berezko gaixotasunak
  • Adinak eragindako aldaketetara egokitzea
  • Bakardadeagatik depresioan ez erortzeko alternatibak.
    • Lagun egiteko animaliak
    • Ikasleak etxean hartzea
    • Antzeko egoeretan dauden beste pertsona batzuekin bat egitea, eta abar.
Jin Shin Jyutsu: harmonian bizitzeko artea
HELBURUAK:

Eguneroko jardunean pilatzen den tentsioa eta estresa murrizten laguntzea eta zirkulazio energetikoan harmonia berreskuratzea

IRAUPENA: Ordu eta erdiko jardunaldia.

BALDINTZAK: Aurretiazko baldintzarik gabe

METODOLOGIA:

Jardunaldiko edukiak modu erraz, atsegin eta erabilgarri batean aurkeztuko dira, ikusizko euskarri egokiak erabiliz. Eztabaidarako xedatutako atalean, parte-hartzaileek egiten dituzten galdera zehatzei egoki erantzuten ahaleginduko gara.

PRESTAKUNTZA-GAIAK:
  • Gure jarrerak eta gure organoak harmonizatzea
  • Arnasaren boterea ezagutzea eta gure eskuetako hatzak eta oinetako behatzak erabiltzea.
  • Hiro Murairen Mudrak ezagutzea
  • Jario bereziez gozatzea, energia askatasunez ibili dadin, osasunari eutsi diezaion eta gaixotasuna saihestu dezan.
Helduak eta medikazioa: botika-kutxa etxean
HELBURUAK:
  • Ezagutzea botikak zer diren, zertarako diren eta nola erabili behar diren.
  • Etxerako ezinbesteko botika-kutxa prestatzeko gomendioak ematea.

IRAUPENA: Ordu eta erdiko jardunaldia.

BALDINTZAK: Aldez aurreko baldintzarik gabe.

METODOLOGIA:

Saioaren eduki propioak modu erraz, atsegin eta praktiko batean aurkeztuko dira, ikus-euskarri egokiak erabiliz. Mahai-ingururako finkatutako tartean, parte-hartzaileek egiten dituzten galdera zehatzei behar bezala erantzuten ahaleginduko gara.

PRESTAKUNTZA-GAIAK:
  • Zer da botika bat, jatorria
  • Botika baten eginkizunak
  • Nola hartu behar dugu botika
  • Nola eragotzi botiken bidez intoxikatzea
  • Botikarik arruntenak eta ezagunenak
  • Izan ditzaketen ondorioak eta eragin ohikoenak
Bizkarra eta artikulazioak nola zaindu
HELBURUAK:

Urteen joanak gure hezurduran eragiten dituen aztarnei buruzko ezagupenak eta jarduteko moduak finkatzea. Oinaze edo ezintasun funtzionaleko egoerak eramaten jakitea, bizitza-kalitatea modu erabakigarrian hobetzeko

IRAUPENA: Ordu eta erdiko jardunaldia.

BALDINTZAK: Aurretiazko baldintzarik gabe

METODOLOGIA:

Jardunaldiko edukiak modu erraz, atsegin eta baliagarri batean aurkeztuko dira, ikusizko euskarri egokiak erabiliz. Eztabaidarako xedatutako atalean, parte-hartzaileek egiten dituzten galdera zehatzei egoki erantzuten ahaleginduko gara.

PRESTAKUNTZA-GAIAK:
  • Zergatik gertatzen da higadura eta artrosia?
  • Zein dira gainerako gaixotasun erreumatologiko garrantzitsuak?
  • Sintomak arintzeko moduak (oinazea, ezgaitasun funtzionala, zurruntasuna…)
  • Mugikortasuna eta malgutasuna areagotzeko ariketak. Ariketa bat artikulazio bakoitzarentzat. Hezurren eta giharren beste arazo batzuk.
Gorputza eta espiritua zaintzeko terapia alternatiboak
HELBURUAK:
  • Gorputza eta espiritua zaintzeko hainbat terapia osagarri ezagutaraztea.
  • Medikuntza tradizionalaren eta osagarriaren arteko desberdintasunak azaltzea

IRAUPENA: Ordu eta erdiko jardunaldia.

BALDINTZAK: Aldez aurreko baldintzarik gabe.

METODOLOGIA:

Saioaren eduki propioak modu erraz, atsegin eta praktiko batean aurkeztuko dira, ikus-euskarri egokiak erabiliz. Mahai-ingururako finkatutako tartean, parte-hartzaileek egiten dituzten galdera zehatzei behar bezala erantzuten ahaleginduko gara.

PRESTAKUNTZA-GAIAK:
  • Terapia alternatiboen bidez gorputza zaintzea
  • Medikuntza tradizionalarekiko osagarriak eta alternatiboak diren zainketa modu desberdinak
  • Masajea, sintomak arintzeko baliabide gisa
  • Gaixotasunei aurrea hartzeko eta horiek tratatzeko teknika desberdinak.
Belarriaren zainketa
HELBURUAK:
  • Belarriaren anatomia eta funtzionamendua ezagutzea.
  • Belarrian izan ditzakegun arazo eta gaixotasunak ezagutaraztea.
  • Belarria zaintzen ikastea.

IRAUPENA: Ordu eta erdiko jardunaldia.

BALDINTZAK: Aldez aurreko baldintzarik gabe.

METODOLOGIA:

Saioaren eduki propioak modu erraz, atsegin eta praktiko batean aurkeztuko dira, ikus-euskarri egokiak erabiliz. Mahai-ingururako finkatutako tartean, parte-hartzaileek egiten dituzten galdera zehatzei behar bezala erantzuten ahaleginduko gara.

PRESTAKUNTZA-GAIAK:
  • Belarriaren anatomia
  • Belarriaren funtzionamendua
  • Izan ditzakegun arazoak (gorreria, tapoiak, burrunbak…)
  • Arazoak diagnostikatu eta tratatzeko teknikak eta jarduerak (audiometriak…)
  • Kasu bakoitzerako zainketak eta gomendioak
  • Merkatuan ditugun audifono mota desberdinak.
OHAR OROKORRAK

Izena ematea ondoren adierazten den bezala egingo da:

  • Internetez: web orrialde honetan bertan.
  • Telefonoz: 902 54 00 40, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30ak arte.

Jardunaldiak 2010eko martxoaren 15etik aurrera egingo dira