Fototekaren ondarerik baliotsuena antzinako argazkiak dira.
Fototekako funtsa zerbitzu publikoa da eta, beraz, edozein herritarrek kontsulta dezake; horretarako, adierazitako orduetan Fototekako bulegora joan besterik ez du egin behar. Fototekan dauden langile espezializatuek beharrezko aholku eta argibide guztiak emango dizkiote, nahiz funtsetan arakatzeko, nahiz argazki jakin batzuk bilatzeko.
Fototekan aukeraturiko argazkiak erosi egin daitezke. Argazkia eskatu eta handik bi edo hiru egunetara emango diote interesatuari Fototekan bertan edo hurbilen daukan kutxaren bulegoan.
Argazkiak paperean eskuratu nahi izanez gero, ondoko neurriak dituzu aukeran, ohiko edo diruz lagundutako prezio hauekin.