kutxasocial.net La obra social de kutxa en Internet Kutxaren gizarte ekintzaren atariko horrialde nagusirako esteka zugandik zugana

Bilatu

Estas en:

  • Azala
  • kutxaZabal Ikastaroak

Hauxe gure eskaintza

Guztiontzako

kutxaZabal kurtsoak

Hemen duzu gaur egun kutxaZabal Zentroan indarrean dauden ikastaroei buruzko informazioa.

Lanbide-trebakuntzarako ikastaroak

Lehentasunezko kolektiboak: 40 urte baino gehiago dituzten langabeak.

Mendekotasuna duten pertsonen laguntza (491 ordu)
  • 2010ko urtarrilaren 11tik ekainaren 30ra
  • Iraupena: 491 ordu (316 ordu teoriko-praktikoak, 175 ordu praktikak)
  • Teoria: 2010ko urtarrilaren 11tik maiatzaren 18era
  • Praktikak: maiatzaren 21tik ekainaren 30ra
  • Ordutegia: egunero 9etatik – 13etara.
  • Norentzat: gaitasun profesionala eskuratu nahi dutenentzat
  • Prezioa: 170 €
Izena emateko baldintzak:
  •  Lehentasunezko kolektiboak;
    • Langabezian luzaro egondakoak
    • 40 urte baino gehiagoko emakumeak
    • Oinarrizko prestakuntza-maila duten pertsonak
  • Aldez aurretik elkarrizketa.
Helburuak:
  • Sektorean lan egin nahi duten pertsonei lanbidean trebatzea.
  • Menpekotasunaren arretaren eremua hartzen duen diziplina anitzeko prestakuntza eskaintzea.
  • Kalitatezko laguntza zuzena ziurtatzera bideratutako prestakuntza eskaintzea.
Edukiak:

Bi zati: Teorikoak: 316 ordu; praktikoak: 175 ordu.

  • Zati teorikoa: lau prestakuntza area:
    • Sarrera-area: mendekotasuna, ezaugarriak; lan-eremuak; laguntza zuzeneko profesionalearen profila; osasunarekin lotutako bizi-kalitatea.
    • Lanarekin lotutako gaitasun profesionalak: zuzeneko laguntza pertsonala; arreta etxean; baliabide osagarriak; laguntza instrumentala; laguntza teknikoak.
    • Harremanarekin lotutako gaitasunak: zaintzaren kudeaketa; baliabide psikologikoak; disziplina arteko lana; zainketa aringarriak.
    • Erakunde-eremuarekin eta lan-munduarekin lotutako gaitasun profesionalak: deontologia profesionala; zentroen eta zerbizten kudeaketa-ereduak; laneko estresaren sindromea; lana bilatzeko teknikak.
  • Zati praktikoa: Aski frogatutako esperientzia duten zentro espezifikoetan egingo dira.
Metodologia:

Aktiboa eta parte-hartzailea, teoria sendotzeko praktikak eginez, eta azaldutakoa ulertzen lagunduko duten euskarri tekniko, dokumental eta materialaren erabilera sustatuz. Hori guztia, talde barneko harremanari indar emanez gainera. Prozesuaren jarraipena egingo da, tutoretza-saioen bidez.

Etengabeko Trebakuntzarako ikastaro laburrak; profesionalak eta familia-arreta

Informazioa

  • Informazioa:
       kutxaZabal zentroa
       Serapio Mujika, 10
       20016 Donostia-San Sebastián
       Tlf: 943 404560
       Faxa: 943 404563
       kutxazabalzentroa@kutxa.es