kutxasocial.net La obra social de kutxa en Internet Kutxaren gizarte ekintzaren atariko horrialde nagusirako esteka zugandik zugana

Bilatu

Hementxe zaude:

  • Azala
  • Irun Hiriko Kutxa XL. Literatur Sariak

Hauxe gure eskaintza

Danontzat informazioa

Irun Hiriko Kutxa XL. Literatur Sariak

Olerkia - Eleberria

Eskura dituzu dagoeneko Irun Hiriko Kutxa Literatur Sarien aurtengo, 2011ko, edizioaren oinarriak, web orrialde honetan kontsultagarri. Sariok bai euskarazko bai gaztelaniazko eleberri eta olerki sailetan lehiatzeko eskaintzen dira.

Idazlanak onartzeko epea 2010eko irailaren 30ean bukatuko da.

Oinarriak

Sorkuntza eta hedapen literarioa sustatzeko xedearekin, kutxak, Gipuzkoa Donostia Kutxak, 2011 urteari dagokion XL. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egiten du, honako oinarri hauen arabera:

  1. Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea edota bizilekua; lan originalak eta lehendik argitaragabeak eta beste inolako edo inongo literatura lehiaketatan saririk irabazi gabeak aurkeztu ahal izango dira Lehiaketara eta baldintza hauek guztiek indarrean iraungo dute epaia ematen den unera arte. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezin izango dira aurkeztu inoiz Lehiaketan Epaimahaikide izandakoak, ez gaur egungo Epaimahaikideak, ez eta orain lehiatu nahi lukeen modalitatean aurreko edizioren batean parte hartu eta irabazle izandako idazleak ere.
  2. Obrak DIN-A4 formatuko orritan aurkeztuko dira (anglosaxoiaren sistemako lletter formatua ere onartuko da), makinaz mekanografiatuak –edota ordenagailuz–, tarte bikoitzarekin, Arial-12 edo antzeko letra tipoan eta alde bakarretik idatziak. Lan bakoitzaren bi kopia (eleberri sailean) eta lau kopia (olerki sailean) bidali beharko dira, helbide honetara: "2011ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak", GUDAT, Gurutzegi Bidea, 14-18, Berlatzako Industrialdea, 9 pabilioia, 20018–Donostia-San Sebastián. Hauek dira argibidetarako ez bestetarako helbideak: telefonoa 943.000.850, e-maila certamenes@begira.com eta www.kutxasocial.net webgunea. Lanak onartzeko epea, 2010eko irailaren 30ean itxiko da.
  3. Obraren izenburua izango da ezaupide bakar. Ez da, beraz, egilea nor den antzemateko biderik eman dezakeen xehetasunik erakutsiko. Eta aparteko kartazal itxi batean sartuko da ohar bat, egilearen Nortasun Agiri Nazionala, izena, abizenak, helbidea, telefonoa, faxa eta e-maila –halakorik badu– adieraziko dituena; kartazalaren kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein modalitatetara aurkezten den aipatuko da, besterik gabe.
  4. Kutxak Epaimahai bana izendatuko du sail bakoitzerako, eta berorren epaia apelaezina izango da. Literatura Lehiaketa honetan parte hartze hutsak oinarrion erabateko onespena adierazten du. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeheraren bat sortuko balitz, sailean saileko Epaimahaiak ebatziko du.
  5. Lan irabazleen izendapena, plikak irekitzea eta saridunen aldarrikapena Irunen egingo da, 2011ko otsailaren 26an, 13:00 orduetan. Ekitaldi hori Internetez emango da zuzenean www.kutxasocial.net webgunearen bidez. Sari guztien banaketa, urte bereko maiatzaren eta ekainaren arteko egun batean egingo da horretarako espresuki prestatuko den ekitaldian.
  6. Sarietako edozein gerta daiteke eman gabe, aurkeztutako lanek behar bezainbateko kalitate-mailarik ez baldin badute. Epaimahaiek ez dute aintzat hartuko 2011ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien onarpen-epemugatik epai-egunera bitarteko epealdian beste Lehiaketaren batean saritua izan den obrarik, horren berri jakinez gero.
  7. Horrela, bada, egilearen betebeharra izango da aurkeztutako obraren inguruan eta 6. Oinarrian adierazitako epealdiaren barruan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri ematea, idatziz, helbide honetara zuzenduz: KUTXA – GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA – Kultura – Garibai kalea 20, 20004-Donostia.
  8. Berebat, Epaimahaiak hautatutako ezein lan ez da behin-betiko irabazletzat aldarrikatuko harik eta Oinarri hauetako 1. eta 6. puntuetan aditzera emandako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte.
  9. Kutxak beretzat gordetzen du, epai-egunetik aurrera kontatzen hasi eta gehienez ere urtebeteko epearen barruan, lan sarituak argitaratzeko eskubidea (zuzenean edo beste argitaletxe baten eskutik), egileen aldeko inolako eskubiderik onartu beharrik gabe. Aipaturiko epe hori igaro ondoren, egileena izango da beren obrekiko eskubide osoa, baina, obra horien hurrengo argitalpenetan, irabazitako sariaren aipamen zehatza jaso beharko da, edozein delarik ere edizioa beren gain hartzen duen argitaletxea.
  10. Saritu gabeko lanak eta hauei dagozkien plikak ez dira itzuliko, desegin baizik, 2011ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien aldarrikapena egin ostean. Aurkeztutako lanen egileekin ez da korrespondentziarik izango, eta aurre-epaileei dagokienez, hauek ez dute hautatuak izan diren tituluei buruzko inolako informaziorik emango.
  11. Honako sail hauetarako daude deituta 2011ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak:
  • EUSKARAZKO OLERKIA
    Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.
    Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.
  • EUSKARAZKO ELEBERRIA
    Gutxieneko150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.
    Saria: Garaikurra eta 25.000 euro.
  • GAZTELANIAZKO OLERKIA
    Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.
    Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.
  • GAZTELANIAZKO ELEBERRIA
    Gutxieneko150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.
    Saria: Garaikurra eta 25.000 euro.

Gipuzkoako Foru-Aldundiak egindako salbuespenari esker, Sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikiak.