Hauxe gure eskaintza
Krisiaren kontrako "kutxa zeharo" fondoa
Kutxaren Gizarte Ekintzak krisiaren kontrako "kutxa zeharo" fondoa sortu du, krisi ekonomikoak eragindakoentzako zuzeneko laguntza gisa

Kutxak, bere Gizarte-Ekintzaren bidez, krisialdi ekonomikoak eragindakoentzako laguntza-programa bat jarri du abian. Programa honek hiru milioi euroko zuzkidura izango du, urtea amaitu arte.
Krisi-kontrako funts honen bidez gauzatu egiten da kutxaren Batzar Nagusiak joandako martxoan hartutako konpromisoa. Maileguaren hartzaileak krisialdiaren ondorio zuzen gisa muturreko zailtasun ekonomikoak igarotzen ari diren Gipuzkoako pertsona eta familiak izango dira, hain zuzen eguneroko bizimoduko oinarrizko beharrizanak ase ahal izan ditzaten.
Laguntza ekonomiko zuzenak dira, eskatzen dituztenei emango zaizkienak, baldin eta jarritako baldintzak betetzen badituzte eta daukaten beharrizana egiturazkoa ez den egoera batean badaude. Eskarien kudeaketa eta tramitazioa, kutxa-zeharo zerbitzuko zentroen bidez egingo da.
Ohereari mailegu
Laguntza hauei “ohoreari mailegu” izaera eman zaie. Beraz onuradunak, etorkizunean bere egoera normaltzen dela ikusten badu, jasotako laguntza itzultzeko aukera izan dezan.
Laguntza hauetako bakoitzaren gehienezko kopurua 3.000 €-koa da, eta aurkezten diren eskaerak ebaluatzeko batzorde bat izango da. Batzorde honetan kutxaren ordezkariak, kutxa-zeharo zerbitzuarenak eta sektore honen gainean duten jakinduriagatik ekarpen handia egin dezaketen beste gizarte-erakunde batzuetakoak egongo dira. Laguntza puntualaz gain, eskatzaileek aukera izango dute, nahi izanez gero, kutxa-zeharoren enplegua bilatzeko zerbitzuak baliatzeko.
Laguntzak emateko prozesurako, honetan kutxak erakundeko enplegatuak eta Gipuzkoan lan egiten duten gizarte-eragileak agintzaile gisa inplikatzea proposatu du, doako telefono zenbaki bat prestatu da, 900 818 342 alegia, eta honetan argibideak eskatu eta balizko onuradunen berri eman ahal izango da.
Bulego sareak
kutxa-zeharo laneratze zerbitzuaren bulego sareak –zerbitzu hau baita laguntza-programa hau kudeatzeko eta tramitatzeko arduraduna– hainbat zentro ditu, zehazki honako hauek:
- Donostia (Errenteria, 17)
- Irun (Jacobo Arbelaitz, 10)
- Arrasate (Otalora, 14)
- Eibar (Bista Eder, 11)
- Zumarraga (Piedad, 3)