kutxasocial.net La obra social de kutxa en Internet Kutxaren gizarte ekintzaren atariko horrialde nagusirako esteka zugandik zugana

Bilatu

Hementxe zaude:

  • Azala
  • Hemeroteka
  • Gipuzkoako zaharren etxebizitzetan bainu-gelak egokitzeko diru-laguntzen programa jarri du kutxak abian

Albisteak

01/22/2010 | Osasuna eta Gizarte Laguntza

Gipuzkoako zaharren etxebizitzetan bainu-gelak egokitzeko diru-laguntzen programa jarri du kutxak abian

Laguntza hauetaz baliatzeko, nagusiari dagokion bizikidetza-unitateak 21.000 euroz azpiko diru-sarrerak izan behar ditu urtean

Gipuzkoan diru-sarrera urriak dituzten zaharren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, kutxak kutxaEgoki programa jarri du abian; ekimen honek gipuzkoar zaharrenei lagunduko die beren etxeko bainu-gelak egokitzen, horrela oztopo fisikoak kendu eta autonomia pertsonal handiagoa izan dezaten, beren etxean egoerarik onenean jarraitu eta mendekotasun-egoerak ere ahal den neurrian saihestu ditzaten.

Itzuli beharrik gabeko subentzioak izango dira laguntzak, eta horien kopurua bizikidetza-unitatearen diru-sarrerekin loturik egongo da, inola ere ezingo baitira 21.000 euro baino gehiagokoak izan, eta obraren gehienezko zenbatekoa 4.000 eurokoa izan daiteke.

Zehatz esanda, diru-laguntzaren zenbatekoa honela aldatuko da: obraren %90eko diru-laguntza, urtean 8.000 euro dituztenentzat; obraren %50etik %85era bitarteko laguntza 12.000 euro baino sarrera txikiagokoentzat; %10etik %30era arteko laguntza 21.000 euroz azpiko sarrerak dituztenentzat.

Laguntza hauen onuradun 60 urtez gorako pertsona guztiak izan daitezke, Gipuzkoan erroldatuak, egokitu beharreko etxearen jabeak edo bizi bitarteko gozatzaileak, laguntza ofizialik ez dutenak (mendekotasunik gabeak) eta gure erakundearen bezero direnak.

Informazio gehiago: 943 444 660 (astelehenetik ostiralera 9:30-13:30 eta 15:00-19:00) /info@duchaya.com

Lagun bati bidali

Hemeroteka


Albisteak, kategoriaren arabera


Albisteak, dataren arabera

Urtea 2010

Aurreko urteak:

aurreko urteak