kutxasocial.net La obra social de kutxa en Internet Kutxaren gizarte ekintzaren atariko horrialde nagusirako esteka zugandik zugana

Bilatu

Hementxe zaude:

  • Azala
  • Hemeroteka
  • Jasangarritasuneko liderrak prestatzeko programa bat sortu da: Ekoliderrak

Albisteak

02/03/2010 | Ingurumena

Jasangarritasuneko liderrak prestatzeko programa bat sortu da: Ekoliderrak

Kutxaren Gizarte Ekintzak babestutako ekimen aitzindaria

Ekoliderrak proiektuaren helburua, gazteak ingurumenaren jasangarritasunerako bidean liderrak izateko prestatzea eta bide horretan lehiatsu jokatuz, beren gaitasunak garatzeko tresnak ematea da. Rockefeller Fundazioaren LEAD ekimenean oinarritua dagoen programa interesgarri hau kutxak orain eta hemen jarri du martxan, eta aitzindaria da Estatu mailan.

Hiru fasetan garatzeko diseinatua dagoen programa bat da:

  • lehen fasea prestakuntzakoa izango litzateke, entrenamenduko fase bat bezala ulertuta: aukeratutako gazteek prestakuntza-aldi bat egingo dute ingurumenaren jasangarritasunari eta lidergoari buruz trebatzeko.
  • bigarren fasea, berriz, jarduketakoa izango litzateke: fase honetan, entrenamenduan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzen saiatuko dira. Parte-hartzaileek proiektu lokal bat garatu eta ezagutzera eman beharko dute aldi honetan.
  • eta hirugarren fasean, azkenik, parte-hartzaileok Gazte Ekoliderrak sareko kide aktibo bihurtzea da helburua.

Programa hau, berez, 18 eta 29 urte artekoak izanik, garapen jasangarriari buruz sentsibilizatuak dauden gazteei eta/edo jadanik gizartean edo gazte-proiektu desberdinetan (gazte boluntario, GKE, etab.etan) konprometituak dauden gazteei zuzendua dago.

Gehienez ere 30 gaztek hartu ahal izango dute parte programan, 12-15 laguneko bi taldetan banatuta. Izena otsailaren 19ra bitartean eman daiteke, eta prestakuntzako proiektuari berari datorren martxoaren 4an ekingo zaio.

Gazte Ekoliderrak proiektuak ekintzara bultzatu nahi du. Lider izatea, guk ulertzen dugun moduan, ikas daitekeen zerbait da. Eta banakako lider izateaz gainera, programa honek lana taldean eta sarean egiteari emango dio garrantzia, lidergo sistemiko edo ekologikoaren barnean.

Ez da ingurumenaren aldeko programa bat bakarrik izango, baizik eta garapen jasangarria dimentsio anitzeko jokabide gisara ulertzen duen eta jardun-eremu ezberdinetan ekintza jasangarriak bultzatzea bilatzen duen proiektu bat izango da.

Prestakuntza hau diruz lagundua dago bere %90ean. Proiektuaren benetako kostua 4.000 eurokoa da, baina prestakuntza-aldirako hautatuak izaten diren parte-hartzaileek 400 euro bakarrik ordaindu beharko dute. Plazak mugatuak dira eta bertan parte hartu nahi dutenek, proiektuaren kalitatea eta prestigioa bermatuko dituen hautapen-prozesu bat gainditu beharko dute.

Argibide gehiago: www.kutxasocial.net eta www.ekoliderrak.net

Lagun bati bidali

Hemeroteka


Albisteak, kategoriaren arabera


Albisteak, dataren arabera

Urtea 2010

Aurreko urteak:

aurreko urteak