kutxasocial.net La obra social de kutxa en Internet Kutxaren gizarte ekintzaren atariko horrialde nagusirako esteka zugandik zugana

Bilatu

Hementxe zaude:

  • Azala
  • Datuen babeserako politika

Datuen Babeserako Politika

 

Gipuzkoa Donostia Kutxa (aurrerantzean kutxa) Erakundearen Gizarte-Ekintzaren ekimena da kutxasocial.net, eta erakundearen helbide soziala: Garibai kalea, 15. zk, 20004 Donostia.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, kutxasocial.net-ek bere Erabiltzaileei jakinarazi nahi die gune horretan jasotako datuak tratamendu automatizatua izaten dutela eta kutxarena den eta kutxaren ardurapean dagoen fitxategi batean sartzen direla.

kutxasocial.net-ek baliabide tekniko egokiak ematen dizkie Erabiltzaileei, aldez aurretik Datuak Babesteko Politikari buruzko ohar hau irakurtzeko aukera izan dezaten, era librean eta haien borondatez, erabaki dezaten eskatzen zaizkien datu pertsonalak eman nahi dituzten eta kutxari baimena eman diezaioten datu horien tratamendu automatizatua egiteko.

Informazioa eman ondoren, Erabiltzaileak datu horiek benetakoak direla adierazten du, hark dakienaren arabera.

Datu pertsonalak biltzearen eta horien tratamendu automatizatuaren helburuak dira: batetik, Erabiltzailearekiko harremana, kudeaketa eta prestazioak hobetzea eta zerbitzu-sorta horiek ematen jarraitzea; bestetik, Erabiltzaileak baliatzen dituen zerbitzuak aztertzea, eta, azkenik, ohiko baliabideak eta bitarteko elektronikoak erabilita, kutxasocial.net-ek eta kutxak eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuei buruzko informazio teknikoa, eragilea eta komertziala bidaltzea.

Ondo iritzitakoan, datu pertsonal horiek Kutxa taldeko gainerako sozietateen esku laga ditzake kutxak, produktuen eta zerbitzuen inguruan aurrez aditzera emandako helburu berberarekin.

Erabiltzaileek aintzat hartuak dituzte eta egikaritzeko moduan sarbide-, kitapen-, zuzenketa- eta aurkaritza-eskubideak, horretarako kutxak eskaintzen dituen kanalak erabiltzeko aukeraz noiznahi balia daitezkeelarik.

kutxak, bere aldetik, datu pertsonalak ezkutuan jaso eta horiek gordetzeko obligazioa betetzeko konpromisoa hartzen du bere gain; aipaturiko datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edota horietara baimenik gabe sartzea galarazteko behar adina neurri hartuko ditu kutxak eta horretarako datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien inguruko araudian (uztailaren 11n 995/1999 Errege-Dekretuaren bidez onartua) ezarritakoa beteko du.

kutxasocial.net-ek jakinarazten du "cookie"-ak dituela web orrian.