kutxasocial.net La obra social de kutxa en Internet Kutxaren gizarte ekintzaren atariko horrialde nagusirako esteka zugandik zugana

Bilatu

Hementxe zaude:

Kultur Jarduerak

Sail honen bidez kutxak kultura, prestakuntza eta aisiari loturiko hainbat jarduera bultzatu nahi ditu, behar denean horiek sustatuz eta/edo finantzatuz.Berak antolatutako jardueren artean Donostiako Andia Aretoan egiten diren Kontzertitz izeneko kontzertuak aipatu behar dira; musika eta bere alderdi guztiak zabaltzea eta ezagutaraztea dute helburu.


Aldi berean, laguntza eta finantzaketa jasotzen dituzten kultur ekintzak eta ekitaldiak ere nabarmendu behar dira:
  • Lankidetza EGOrekin (Euskal Herriko Orkestra Gaztea)
  • Finantzaketa Tolosako Abesbatzen Lehiaketan
  • Donostiako Jazzaldia
  • Musika Hamabostaldia
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo Matinéeak

Kutxak laguntza eman du Ataungo Joxemiel Barandiaran Museoa, Irungo Oiasso erromatar Museoa, Beasaingo Igartza monumentu-multzoa eta abar finantzatzeko.

Aldi berean, Gipuzkoako udalei eskaintza berezia egiten diegu, erabat doan: dibulgazio-hizketaldiak, erakusketak (pintura, argazkia, eskulangintza, etab.), musika-kontzertuak, ikus-entzunezkoen emanaldiak, zinema-emanaldiak eta antzerki-lanak. Hala, 80 kultura-jardueratik gorako eskaintza egiten dugu urtero-urtero, hau da, 300etik gora ekitaldi antolatzen ditugu.