kutxasocial.net La obra social de kutxa en Internet Kutxaren gizarte ekintzaren atariko horrialde nagusirako esteka zugandik zugana

Bilatu

Hementxe zaude:

Kultura


Kutxak kultur garapenaren alde lan egiten du, bere arlo eta agerbide guztiak sustatuz: Artea, zientzia, literatura, argitalpenak eta abar.

  • Kutxaren Gizarte Ekintzaren proiektuak eta jarduerak garatzen ditugu.
  • Gipuzkoan lanean ari diren Erakunde, Elkarte eta Gizarte Taldeen jarduerak bultzatzen ditugu laguntza eta diru-laguntzen bidez.
  • Kutxak bere Fundazioaren bidez argitaratzen dituen liburuen edizioa eta salmenta.

Era berean, Klasikoak, S.A. sozietatearen bidez, era guztietako liburuak itzuli, argitaratu eta editatzeko laguntzak ematen dira, jakintza bere arlo guztietan sustatzeko eta, bereziki, Pentsamenduaren Obra Klasikoak euskaraz argitaratzeko.

Gizarte Ekintzak Kursaal Fundazioan ere parte hartzen du; Fundazio horrek Kursaal Zentroan kultur jarduerak sustatzeko helburua du, Donostia hiriaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren kultur eragile izan dadin; horrez gain, gure kulturak bere-bereak dituen adierazpideak sustatu, ezagutarazi eta kultur horri buruzko irudi egoki bat ematen lagundu nahi du.