kubo-kutxa Aretoa
Rafael Moneok Donostiako Kursaalerako diseinaturiko eraikin multzoan kokatua dago.
Bertan aldi baterako erakusketak antolatu ohi dira etengabe, eta horiekin batera kalitate handia eta nazioarteko oihartzuna duten proiektuak ere erakusten dira, bai kutxak berak antolatuak eta bai ibiltariak, edukiei dagokienez heterogeneoak eta osagarriak, hainbat eratako eremuak jorratuz: pintura, eskultura, argazkigintza, zinema, teknologia berriak eta bestelako sorkuntza-lanak (moda, arkitektura, diseinua eta abar).
Era berean, erakusketa horien inguruan eta proiektu bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanik, jarduera didaktiko osagarri hauek ere egiten dira: ikustaldi gidatuak, txangoak, laborategiak edo esperimentazio-tailerrak ikasleentzat eta familientzat, mahai-inguruak, hitzaldi-solasaldiak, ...
Kubo-kutxa Aretoari buruzko informazio gehiago
Informazio interesgarria
- Erakusketek sarrera librea dute eguneroko ordutegian:
11.30etik 13.30era eta 17.00etatik 21.00etara
- Jarduera didaktikoak egiteko, erreserba egin behar da aldez aurretik.
943 01 24 00 telefonoan edo Aretoan bertan.
- Helbidea:
Zurriola hiribidea, 1 zk.
20002 Donostia
Tfnoa.: 943 01 24 00 - e-mail: kubo@kutxa.es