kutxasocial.net La obra social de kutxa en Internet Kutxaren gizarte ekintzaren atariko horrialde nagusirako esteka zugandik zugana

Bilatu

Hementxe zaude:

Menu

Sariak, Literatur Lehiaketak eta Bekak

Kutxak era guztietako kultur ekimenak bultzatu eta sustatzeko deialdiak egiten ditu.
Literatura arloan, adibidez, Donostia Hiriko eta Irun Hiriko Sariak, antzerki, eleberri, ipuin eta olerki lanak sortu eta zabaltzen laguntzeko sortuak dira.

Artista Berrien Lehiaketarako deialdiaren beste helburuetako bat gazteen sorkuntza artistikoa sustatzea eta aitortzea da. Deialdi horiei esker, artistek beren obra sarituak ezagutarazteko bideak aurki ditzakete.

Musika arloan ere ematen dira laguntzak; adibidez, Nicanor Zabaleta bekaren bidez beharrezko heziketa eskaintzen zaie sokazko musika-tresnaren bat jo eta bakarlari moduan espezializazio-ikasketak egin nahi dituztenei.