Etxebizitza
Etxebizitza bat eskuratzeko zailtasun handienak dituzten biztanle-multzoetako bat dugu gazteena. Horregatik, kutxak etxebizitza babestuak errenta-erregimenean sustatzeko programa bat jarri du abian, errenta mugatuekin, bereziki gazteei zuzenduak, gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko duen konpromisoaren parte gisa.
Gipuzkoan ezaugarri horiek dituzten 1.000 etxebizitza eraikitzea da helburua. Kalkuluen arabera, Gipuzkoako 6.000 gaztek baino gehiagok jasoko dituzte ekimen honen onurak.
Donostia (96 etxebizitza) eta Azkoitia (108) ditugu etxebizitzak eraikitzen hasiko diren lehenengo bi udalerriak. 2007. urtean barrena beste udal batzuekin hitzarmenak sinatzea aurreikusia dago.
Jarduera-eremu honetan burutzen ari garen proiektuaren izena hauxe da: ETXEGI XXI Proiektua.